METODOLOGIA BERRITZAILE BERRIA ETHAZI (Errendimendu Handiko Zikloak)

 

Tknika

2017/2018 ikasturtean, ETHAZIko Goi Errendimenduko Zikloen metodologia berrian jarri dugu martxan Centro Estudios Mikeldim, Tknika (Lanbide Heziketako Berrikuntza Zentroa) lankidetzan.

ETHAZI erronketan oinarritutako ikaskuntza metodologia berri bat da, bertan ikasle bakoitza konpetentzia teknikoak lortzeaz gain beste zeharkako konpetentzia batzuk ere lortzen ditu; beti ere ikaslearen lanbide etorkizunarekin zer ikusia dutenak (talde lana, komunikazioa, parte hartzea, ekimena, erantzukizuna…).

Metodologia honen ezaugarri garrantzitsuena talde lanaren bidez erronkak lortzea da.  Taldearen indarra aprobetxatuz, ikasleek beraien helburuak eta taldearenak lortu behar dituzte.  Ahalmen indibidualak taldearen eskura jartzen dira helburuak lortzeko nahiarekin, ikastea garrantzitsuena dela ahastu gabe.

Errendimendu altuko zikloak

Errendimendu altuko zikloak partehartzaile bakoitzaren talentu pertsonal eta soziala lantzen duten esperientzia dira.

Zeharkako konpetentziak edo konpetentzia estrategikoak erreferentzia moduan erabiltzen direnak dira eta metologia eta erraminta multzo batekin lantzen dira, hauekin ikasleari bere ikaskuntza prozesuan protagonismoa ematen zaio. Gainera, ikasgelaren kudeaketa, arketektura, ordutegiak etab. lantzen dira; egoeraren aldaketa bat errazteko modua izanik.

 

Informazio gehiago:

https://ikastaroak.tknika.eus/course/index.php?categoryid=20&lang=eu